XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alkateak, guztiz harriturik, hauxe galdetu zien haurrei: - Eta, nola jakin duzue hori?.

Baina, haurrek hauxe erantzun zioten: - Inori ez esatea pentsatu eta erabaki dugu.

Sekretu bat da.

Orduan, alkateak herri hartako inurrientzat igeritegi bat egitea erabaki zuen.

Eta inurri guztiak igeritegi hortan mainatzen ziren.

Iturri hark ez zuen ur gorririk eman aurrerantzean.

Hiru haurrek eskari hau egitea pentsatu zuten: - jolasleku bat (txirrista eta zibuluekin).

- ikastola berria.

- zinetoki bat.

- herriko haur guztientzako jostailuak.

Orain herri hartako haurrak askoz ere hobeto bizi dira.

- Bost egun eta bost gau eman ditut pentsatzen, eta, jakintsua izan arren, ez diot erantzunik aurkitu zure galderari.

Orduan alkateak herri osoa bildu zuen eta honela esan zien herritarrei: - Entzun ezazue denok! Dakizuenez, herrian gauza harrigarri bat gertatzen ari da.

Enparantzako iturriak odola ematen du.

Gauza hori zergatik gertatzen ari den jakin nahirik nabil.

Jakintsu bati galdetu diot, eta ez dakiela esan dit.

Ea, bada, zuetariko norbaitek ekartzen didan erantzuna.

Ongi entzun ezazue! Enparantzako iturriak odola zergatik ematen duen esan diezadanari, eska dezan guztia emango diot.

Handik hamar bat egunetara, bi mutiko eta neskato bat joan ziren alkatearengana, hauxe esanez: - Alkate jauna! Enparantzako iturriarekin zer gertatzen den, ba dakigu.

- Zer? Zer? galdetu zuen alkateak.

- Iturri horren azpian dagoen ur biltegira, inurri gorriak joaten dira mainatzera.

Eta erantsi egiten diote beren gorritasuna urari.

Horregatik, iturri horrek ematen duena ez da odola, inurriek gorrituriko ur gorria baizik.